AGATE DEUNA 2017
Jakin nahi duzue nondik datorren tradizio hau?
Agate Deuna otsailaren 5ean ospatzen da.Bezpera gauean,
otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan
dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da,
atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik
dirau bizirik toki askotan.
Agate Deuna martiria
Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan
Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen
zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren
bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari eskeinia
baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze
gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea.
251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta
bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea
da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.
Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.
Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.
Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea.
Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira.
Hona hemen guk gure eskolan abesten duguna:
Aintzaldun daigun Agate Deuna
Bihar dabaDeun Agate
Etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
Deun Agatena
batzeko gatoz
aurten be igazko berberak
igaz lez hartu gagizun eta
zabaldu zuen sakela.
aurten be igazko berberak
igaz lez hartu gagizun eta
zabaldu zuen sakela.
Orain bagoaz alde
egitera
agur dautsugu gogotik
Agate Deuna bitarte dala
ez eizu be izan dongerik...EUP!
agur dautsugu gogotik
Agate Deuna bitarte dala
ez eizu be izan dongerik...EUP!
No hay comentarios:
Publicar un comentario